Mezuak

EGA AZTERKETA: OKA EGITEAZ NAZKATUTA

Irudia
“EGA azterketako menu hiruhilabetearra: hasteko, atarikoa; bigarren platertzat, idatzizkoa; eta, azkenik, ahozkoa. Atarikoan gure baratzeko osagairik onenak darabilzkigu; idatzizkoan bi kilo euskal bale-haragi, eta ahozkoa gutizia hutsa da! Non aurkituko duzu halako oturuntza baino hoberik? Ezta zure amonaren etxean ere! Gainera, zure diruzorroa zu bezain pozik aterako da hemendik, merke-merkea delako gure menua: gure jatetxearen kategoriako beste edozeinetan, 300€ inguru balioko luke halako otorduak, baina gurean bakarrik 20€. Dena den, hona etortzekotan bazaude, jakin behar duzu sekulako erronka dela menuko janari guztia jatea… Hain zaila da desafioa, ezen den-dena jaten duenari agiri bat ematen diogun.” Menu xelebrea da EGA azterketakoa, eta oso jende gutxik lortzen du jatetxeko agiria. Badago jatun agiria lehenengoan lortzen duen heroirik, baina normalena agiria inoiz lortzea edo askotan saiatu behar izatea da. Agiria lortzeko saiakeran 3 porrot mota aurkitzen omen ditu...
MARRAZKI BIZIDUNAK, NIRE EUSKARA IRAKASLE. Txikitan egunero klasetik irteteko irrikan nengoen. Kontua ez zen klasea ez nuela gogoko, baizik eta beti marrazki bizidunak ikusteko apetatsu nengoela. Memento hartan “Doraemon” edo “Shinchan” bezalako telesailak nire bizitzaren ardatzetariko bat ziren, eta ederki asko pasatzen nuen arratsaldeetan haiekin solasean. Atzo berriz ere telebistan Doraemonekin topo egitea suertatu zitzaidan. Zer nolako hitz jarioa! Halako lexiko aberats eta zuzena! Liluratu egin ninduen. Baliteke euskara hainbeste gogoko izatearen atzean marrazki bizidunak egotea. Doraemon, zu al zara hizkuntza hau hain gogoko izatera bultzatu nauena? Marrazki bizidunetatik haratago, badago euskara maitatzera bultzatu nauen besterik; nola ez, bada, nire gurasoak. Txiki-txikitatik euskaraz egin didate, eta baliteke horren isla izatea orain idazten ari naizen testu hau. Aipatzekoa da gogoan dudala txikitan auzokideekin batera ikastolara joateko autobus bat hartzen nueneko ar...