Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2017

EGA AZTERKETA: OKA EGITEAZ NAZKATUTA

Irudia
“EGA azterketako menu hiruhilabetearra: hasteko, atarikoa; bigarren platertzat, idatzizkoa; eta, azkenik, ahozkoa. Atarikoan gure baratzeko osagairik onenak darabilzkigu; idatzizkoan bi kilo euskal bale-haragi, eta ahozkoa gutizia hutsa da! Non aurkituko duzu halako oturuntza baino hoberik? Ezta zure amonaren etxean ere! Gainera, zure diruzorroa zu bezain pozik aterako da hemendik, merke-merkea delako gure menua: gure jatetxearen kategoriako beste edozeinetan, 300€ inguru balioko luke halako otorduak, baina gurean bakarrik 20€. Dena den, hona etortzekotan bazaude, jakin behar duzu sekulako erronka dela menuko janari guztia jatea… Hain zaila da desafioa, ezen den-dena jaten duenari agiri bat ematen diogun.” Menu xelebrea da EGA azterketakoa, eta oso jende gutxik lortzen du jatetxeko agiria. Badago jatun agiria lehenengoan lortzen duen heroirik, baina normalena agiria inoiz lortzea edo askotan saiatu behar izatea da. Agiria lortzeko saiakeran 3 porrot mota aurkitzen omen ditu...